XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A Taldea: 1 e), 2 e), eta 4 e) Azpitaldeak.

B Taldea: 2 e) Azpitaldea.

C Taldea: 1 e); 2 e); 3 e); 4 e); 5 e); 6 e); 7 e); 8 e) eta 9 e) Azpitaldeak.

I Taldea: 1 d) Azpitaldea.

K Taldea: 1 d); 2 d); 5 d) y 6 d) Azpitaldeak.

4.- Behin behineko bermea.- Milioi bat (1.000.000,-) pezetako behin behineko bermea aurkeztu izana ezinbesteko baldintza da Lehiaketan eskuartu ahal izateko, toki administrazioaren kontratazioan aplikagarri diren legeek onartutako bideetatik edozein erabiliz.

5.- Behin betiko bermea.- Esleipenaren aurrekontuaren gainean ezarritako legezko ehunekoaz aterako da behin betiko bermea eta hamar (10) eguneko epean utzi behar izango da, behin betiko esleipenaren jakinarazpena egin dadin egunetik hasita kontatuz eta aurreko atalean aipatutako bideetatik edozein erabiliz.

6.- Espedientea eta eskaintzak aurkeztea.- Obra eta Zerbitzuen Kontrataziorako Sekzioan aztertu ahal izango da espedientea, bulego orduetan eta eskaintzak aurkezteko epea dirauen artean.

Iragarpen honek argitalpena ezinbesteko dueneko Egunkari edo Aldizkari ofizialetatik edozeinetan lehen aldiz argitara dadin egunaren biharamonean hasiko da eskaintzak aurkezteko epea eta 1990.eko irailaren 3an bukatuko da, baina apirilaren 18ko 781/86 Legegintzazko Errege Dekretuaren 123,1 atalak aipatzen dituen Egunkari Ofizialetan iragarpen honen azken argitalpenetik hirurogei (60) egun iragan ez ba dira, eskaintzak aurkezteko epea luzatuta geldituko da berez eta besterik gabe, esandako hirurogei eguneko epe hori iragan arte.

Lehen aipatutako Obra eta Zerbitzuen Kontratazioarako Sekzioan aurkeztu behar izango dira eskaintzak, espedientea aztertzeko adierazitako orduetan.

7.- Lizitazio iragarpena Europako Elkarteetako Egunkari Ofizialera bidaltzea: Estatuko Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 93. atalean ezarritakoari atxikiz, honako hau uzten da erasota: 1990.eko maiatzaren 23an eta Europako Elkarteetako Egunkari Ofizialean argitaratzeko xedez, aipatutako emakida esleitzeko Barakaldoko Udalak dei egindako lehiaketari dagokion iragarpena bidali egin dela Elkarteak horretarako duen bulegora.

Eskaintza eredua... Andre/ Jaunak......-ren izenean......-ko auzokide, eta...-n egoitza duenak, León, Landeta eta La Florida kaleetan kokatu beharreko eta egoiliarren ibilgailuentzako den lurrazpiko aparkaleku bat eraiki eta ustiatzeko lehiaketarako Baldintzen Pleguaz jabetuta, oso osoan onartzen du, Pleguan eskatutako agiri eta proiektuak aurkezten ditu eta bertan ihardute ezaugarriak zehazten ditu, emakida bere kargu hartzeko hitza ematen duela honako baldintza hauetan: